2.WORLD COFFEE. ONDORIOAK

1 post / 0 berria
igorelorza
2.WORLD COFFEE. ONDORIOAK

Martxoaren 25ean izan zen Oñatiko GazteLekuan Kilomertroak Bidea hausnarketa prozesuko II. World Coffe saioa. Lan saio kolektibo horretan Gipuzkoako 17 ikastoletako 35 kidek parte hartu zuten. Aisialdia eta auzolana izan ziren aztergai nagusiak. Bost txokotan beste horrebeste ikuspegitatik landu ziren eguneko bi gai nagusiak. Hauek txoko bakoiztean landurikoak:

  • Zer aisialdi eredu eraiki nahi dugu? Nola islatu beharko litzateke Kilometroak jaian? 

  • Aisialdiaren antolaketaren ezaugarriak: auzolana, prokomuna,…Kilometroak jaiaren kapital soziala

  • Aisialdia eta digitalizazioa, gaur egun bateragarria? Kilometroak 2.0 zertarako?

  • Aisialdi hezitzailea izateko bermatu behar diren irizpideak. Kilometroak, kontsumoa baino haratago.

  • Kilometroak jaia, aisialdia, eta gure komunitate kulturala

Txoko bakoitzean esandakoetatik ateratako ondorioak bildu dira dokumentu honetan.

Gehitua: igorelorza on 2017/04/04 - 12:15