2. WORLD COFFE saioa. AUZOLANA - AISIALDIA

2 posts / 0 berria
Azken mezua
igorelorza
2. WORLD COFFE saioa. AUZOLANA - AISIALDIA

2016ko irailean Bergaran gauzaturiko lehen World Coffee lan-saiotik ateratako ondorioek, Kilometroak Bidea hausnarketa prozesuan jai eredu berri baterantz egiten ari garen bidean, lehen aztarnak eman dizkigute. Horduko hartan jaiaren 40 urteko ibilerari erreparatuz azterketa historiko-konparatiboa izan genuen ardatza. Oraigoan ordea, Kilometroak jaia auzolanean oinarriturik aisialdiaren esparruan kokatzen den ekitaldia denez, bi kontzeptu horiek, auzolana eta aisialdia jorratuko ditugu. Martxoaren 25ean Oñatin izango den 2. lan saioan onarrizko dokumentua izango dena aurreratzen dugu hemen. Dagoeneko beraz, gaia aurretik landu eta ekarpenak egiteko aukera bada. Animooo! 

Gehitua: igorelorza on 2017/02/27 - 10:09
josuaztiria %user(r)en irudia
Gogoeta eta ideia xume batzuk

Kaixo:

Larunbateko batzarrera joaterik izango ez dudanez, hemen doakizue nire gogoeta solte batzuk. Nafarroa Oinezen ere antzeko gogoetan ari dira eta eskatu zidaten ekarpena egiteko; hemen doa beraz antzeko gogoeta, aldeak alde, bietarako balioko duelakoan.

  • Nire ustez Kilometroak-en jai, -aisialdi- eta aldarrikapen-eredua  agortuta dago. Kontsumoan eta ekitaldi masiboetan oinarrituta dagoen eredua da, eta uste dut  nahi ditugun balioekin ez datozela bat. Aldaketa urgentea behar dela iruditzen zait.
  • Kontsumoan oinarritzetik (Jana, edaria, kontzertu eskaintza), bestelako praktikak eta eredua landu behar da: lasaiagoa, parte hartzaileagoa eta beste alor batzuk ere landuz (ingurumena, inklusibitatea eta abar)
  • Gardentasun handiagoa, herritarrei argi azalduz diru-sarrerak zeintzuk izan diren eta inbertsioak zehazki nora joan diren.
  • Gazteekin zer egin? Zergatik ez gazteek autokudeatutako KMK bat edo gune bat sortu? Baliabideak jarri eta beraiek antolatu dezatela egun bat edo eremu bat, festaren aldarrikapen eta balioekin noski.
  • Tailer hezitzaile eta partizipatibo gehiago jarriko nituzke, ekintza lasiagoak eta ez hain zaratatsuak, hitzaldiak eta mintegi txikiak. Eskaintza anitzagoa egin.
  • Egiten diren inbertsioak (karpak eta abar) epe luzeko ikuspegiarekin egin, beste edizioetan erabili ditzaten.
  • Tokian tokiko ekonomia (dendariak, nekazariak,...) bultzatzeko baliatu, bertako elikagaiak erosiz eta tokian tokian inpaktu ekonomikoa ere izan dezan.

Hemen ideia xume batzuk, gogoetarako balioko dutelakoan.

Josu

Logeatu iruzkinak post-eatzeko