hausnarketarako azken txostena

1 post / 0 berria
Erabiltzaile an...
hausnarketarako azken txostena

1. paragrafoa: Nire ustez iarganeko zenbait dinamikek badute indarrik komunitatea batzeko, Kilometroak-ek kasu, baina beste kutsu bat hartu du jaiak. Saiatu gara hasierako kutsua mantentzen eta horren lanketa egiten gure komunitatean bertan??? Nik esango nuke ezetz; beraz, ez dakigu hasierako filosofia mantenduz gero, zein izango litzatekeen emaitza, frogatu aurretik, guk geuk aldatu dugulako jaia, inertziaz?

2. paragrafoa: Uste dut gure komunitateak garbi duela euskal hezkuntza nazionala dela gure aldarrikapena, nahiz eta sasoi batean, gurean behintzat, ezker abertzalea nahastu samar egon zen gai honekin. Nire iritziz nazio mailako proiektua dela garbi dago gure gizartean, eta ikastoletako bereizgarri garrantzitsutzat hartzen da; horregatik doa jendea zintzo eta leiak urtero Herri Urratsera eta Oinezera, baina ez da ikastoletako desberdintasun bakarra: hezkuntza berritzailea, punta-puntakoa da beste ezaugarri bat, eta herriaren eskola izatea da beste bat. Galdera da: ikastolok hori sinetsi eta praktikatzen dugu? Benetan herriarenak gara? Punta-puntako pedagogia erabiltzen dugu?

3. paragrafoa: Euskara euskararen aldarrikapenarekin lotzen zenez, D ereduaren hedapena lortu dute ikastolek; lehen beraiek bakarrik aplikatzen zuten eredua beste ikastetxeetara zabaltzea lortu zuten ikastolek eta hori oso lorpen handia izan zen Euskal Herrirako. Ez dut uste bizkarra eman dionik bere jatorri soziolinguistikoari, baizik eta egoera soziolinguistikoa aldatu egin dela Euskal Herriko zenbait lekutan.

4. paragrafoa: Nik esango nuke Kilometroak jaira jende asko datorrela bere atxikimendua ematera. Beste kontu bat da, badagoela beste jende bat, gaztea bereziki, jaira datorrena ondo pasatzera eta "ondo pasatzera" bere parametroen arabera, baina gazte guztiak ere ez datoz soilik ondo pasatzera, ikastolen jaia ospatzera datoz asko, ikastolan sinesten dutelako eta ikastola ereduaren hautua egin dutelako.

Kilometroak jaiarekin bukatzeko, esango nuke gure ardura dela festari beste kutsu bat ematea, guk aldatu dugula festaren eredua nahita edo nahi gabe eta guri dagokigula bere hasierako kutsua berreskuratzea eta horretarako bi aukera ditugu: guztiarekin apurtu eta 0tik hasi festa berri bat diseinatzen edo duguna moldatzen joan eta gure parametrotara ekarri, Erronka edo Haurren basoaren moduko ekimenak txertatuz eta beste erabatekoak murriztuz.

Eta Kilometroak jaia Gipuzkoako ikastolen jaia denez, ikastolak gonbidatuko nituzke gure baloreak eta printzipioak aztertzera eta hauen zabalkundea nola egiten dugun hausnartzera.

 

 

Gehitua: admin on 2023/10/16 - 15:11