World Coffee. Ondorioak. IV atala.Nola irudikatzen dugu etorkizuneko Kilometroak?

2 posts / 0 berria
Azken mezua
igorelorza
World Coffee. Ondorioak. IV atala.Nola irudikatzen dugu etorkizuneko Kilometroak?
Gehitua: igorelorza on 2016/11/11 - 12:16
Mariaje Imaz %user(r)en irudia
IV Atala
  1. Parte hartzen duenak aktiboki parte hartzeko proposamena egokia iruditzen zait eta erronka moduko ekintzak antolatzea egokia izan daitekeela iruditzen zait; frogen antolaketarako batzorde bat antolatu beharko litzateke eta frogak ez lirateke zertan mugatu behar ariketa fisikoari. Adierazpen mota ezberdinak kontuan har zitezkeen: plastikoa, gorputz espresioa, bideo-grabazioak, argazki maratoia, clownak...
  2. Denda herri oro irekitzea zailago ikusten dut, beharrezko azpiegitura handi samarra delako, baina boluntario sare hori herriz herri salmentan ibiltzeko egingarriago ikusiko nuke. Honela ikastolako kideen arteko harremanak ere saretu daitezke eta ekarpen polita egin Ikastolen Hezkuntza Ereduari.
  3. Interesgarri izan daiteke gazte eta langabetuentzat erakuslehio izatea; honetarako zehaztu beharko lirateke helburuak, kolektibo hauekiko loturak nola egin, jakin zein motatako ekarpena egin dezaketen edo nola baliatu ekarpena jaiaren antolaketan, parte hartzea nola irudikatuko luketen beraiek. Usurbilen, Kabiene egitasmoa sortu berri dute, lan autonomoan dabilen profesional talde batek, eta beste herritan egon daitezke tankerako egitasmoak, Kilometroak Jaiaren helburuekin bat etor daitezkeenak eta KMK antolaketa gaietan ekarpenaren bat egin dezaketeenak... Honela herria , ikastolak eta KMK jaiaren arteko lotura indartu daiteke.
  4. IKTak txertazeko proposamena gaizki ikusten ez dudan arren, zehaztu beharko litzateke zein modutara eta zer izan daitekeen egingarri eta zer ez, edota nolako balore erantsia ekarriko liokeen egitasmoari.
  5. Urtea probintzia osora batera irekitzea konplikatu samarra ikusten dut; antolaketa handia eta oso ondo koordinatuta beharko luke eta une honetan ez dakit bada oso egingarria izango litzatekeen. Nik proposatuko nuke aztertzea zein aukera legokeen Elkartasuna Ikastolak E.K.Ek antolatzaile gisa jarduteko, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko ikastola batekin batera urtero. Honela ikastola guztiok behin edo behin izango ginateke antolatzaile, ea norbaitek eskatzen duen edo ez beldurrez egon gabe. Jasoko litzatekeen dirua banatuko litzateke ikastola guztien artean. Polikiago aztertu beharko litzateke aukera eta benetan egingarri litzatekeen edo ez, baina balizko aukeratzat jotzen dut nik.

 

Logeatu iruzkinak post-eatzeko