World Coffee Ondorioak. I atala.Nola, zergatik eta zein helburuarekin uste duzu sortu zela Kilometroak?

1 post / 0 berria
igorelorza
World Coffee Ondorioak. I atala.Nola, zergatik eta zein helburuarekin uste duzu sortu zela Kilometroak?

Irailaren 17an, Bergaran, Kilometroak jaiari buruzko topagune bat antolatu genuen. Ekarpenak eta eztabaidak probetxugarriak izateko World Coffee bezalako metodologiaz baliatu ginen. Kilometroakbidea prozesua martxan jarri genuen lehenengo momentutik, dinamika guztiz irekia eta partehartzailea izan behar zela azpimarratu genuen, eta horretarako hainbat baliabide erabiliko genituela esan genuen, besteak beste Kilometroakbidea.eus web orri berria. Hona hemen, beraz, guztion tresna: iritziak, ekarpenak, proposamena eta nola ez, baita kritikak luzatzeko esparru berria ere.

Oraingo honetan World Coffee izan zituen bost ataletatik ateratako aktak zuen eskutan jarri ditugu. Irakurri ondoren, nahi duzuen atalean parte hartzera gonbita luzatzen dizuegu.

Dakizuen bezala, Kilometroakbidea hiruzpalau urteko ibilbidea da. Helmugan Kilometroak jai eredu berri bat dugu zain; bidean ideiak, sormena eta esperientzia behar ditugu: izan ere, eraldaketarako hiru elementu hauek oinarrizkoak dira.

Animo beraz eta ekin diezaiogun bideari!

Nola, zergatik eta zein helburuarekin uste duzu sortu zela Kilometroak?

Gehitua: igorelorza on 2016/11/11 - 11:31